Bizitzeko
modu bat gozatu Logo Dorrea

Gure lurrarekin, gure ohiturekin eta gure artzainekin loturik gaude. Betidanik mendi hauetakoak diren ardi autoktono hauek bertako zelaietan bazkatzen jarraitzen dute. Beraien esne gordinarekin neolitiko garaitik datorkigun modu berdinean egiten dugu Dorrea gazta gaur egun ere.


Gure lurra

Kantauri itsasoak berotzen duen lur menditsu, heze eta berde honetara ohitu dira gure ardiak. Eguraldia, ardiak eta baserri txikietako lana, hirurak dira gogorrak eta menderakaitzak.

Ovejas

Gure bertako ardiak: Latxa eta Karrantzarra. Beraien esne berezia.

Latxa (latza-tik, duen artile zakarragatik) eta Karrantzarra dira gure bertako bi ardi moetak. Betidanik eman dira Euskal Herri osoan, baita iparraldean ere (bertan Manex deitzen dituzte). Bertako lur eta eguraldira oso ongi ohituratuak daude. Ez dira ikuilu barruan egotekoak eta bere izaerak larreko artzantzara gonbidatu gaitu. Larre hauetan bazkan egoteak ematen dio esneari bere belar fresko kutsu ederra.

Artzainak, beraien kultura eta Dorrearen beraiekiko konpromezua.

Gure lurrarekin, gure ohiturekin eta gure artzainekin loturik gaude. Harroki suzia pizturik mantetzeko konpromezua onartzen dugu. Maitekiro zaintzen ditugu gure artaldeak eta beraien esnea jaizten dugu. Ardi zahar hauek mendi hauetako larre zabaletan jarraituko dute.

Paisaje
Camión Cisterna

Goizero gure artzainen borda eta baserrietara goaz esnea gordin freskoa biltzera.

Dorrean goizero Euskal Herriko 170 baserri eta bordetako artzainen esnea biltzen dugu. Asko gara katea autsi ez dadin gure lana jartzen dugunak. Jardun honek dedikazioa eta iraunkortasuna behar du.

Eskulana eta betiko artisau gazta. Hori da gure konpromezua.

Egunero biltzen dugun esne gordin honekin Neolitiko garaitik egiten den modu berdinean ari gara gazta egiten. Gazta berdina da, esne berdinekoa. Gizon eta emakume berdinak gara. Lur bera da.

Baserri

Gaztandegia

Orain dela 40 urte sortu genuen gure gaztandegia, Basaburuako bailaran, Aralarreko mendilerroaren makalean, Idiazabal gazta lurraldeko bihotzean. Idiazabal Jatorrizko Izendapeneko gaztak egiten ditugu batez ere baina baita besteleko gazta eta gaztanbeherak ere. Gure filosofia: gazta natural eta kalitatezkoak egitea, beti ere ohiturazko teknika eta zaporeak mantenduaz.

Quesos Idiazabal

Ohitura eta jatorri bermearekin

Idiazabal Jatorrizko Izendapena

EUSKAL HERRIKO LATXA ARDIEN ESNE GORDINEZKO GAZTA ONDUA

Euskal Herrian hazitako latxa ardi artalde bermatuen esne gordinarekin egindako gazta. Larre zabalean edukitakoak. Koagulazio entzimatikoa, pasteurizatu gabea. Pasta trinko eta ontze luzea. Azal leuna, marfil kolorekoa. Berezko zapore haundia, usain atsegina eta pixka bat bizia. Koipetsua.

Idiazabal Logo Logo IFS

  • %100 bermatutako larre zabaleko latxa ardien esne gordina.
  • 6 hilabete inguruko ondua.
  • Pirinioetako pago egurrarekin keztatua, nahi izanez gero.

Idiazabal Logo Logo IFS

Quesos Dorrea

intentsitatea eta ontze luzea

Euskal herriko ardi esnea

EUSKAL HERRIKO ARDIEN ESNE GORDINEZKO GAZTA ONDUA

Euskal Herriko artaldeetako esne gordinarekin egindako gazta. Larre zabalean edukitakoak. Koagulazio entzimatikoa, pasteurizatu gabea. Pasta trinko eta ontze luzea. Azal leuna, marfil kolorekoa. Berezko zapore haundia, usain atsegina eta pixka bat bizia. Koipetsua.

Logo IFS

  • %100 larre zabaleko ardien esne gordina.
  • urte betez ondua.
  • Pirinioetako pago egurrarekin keztatua, nahi izanez gero.
  • Azal leuna edo naturalki lizunduna.

Logo IFS

Quesos mezcla

Familia guztiarentzat, bigunena

Ardi eta behi esne nahasia

EUSKAL HERRIKO BEHI ETA ARDI ESNE GORDINEZKO GAZTA ONDUA

Euskal Herriko ardi (%20) eta behi(%80) esne gordinarekin egindako gazta. Koagulazio entzimatikoa, pasteurizatu gabea. Pasta trinko eta lau hilabe inguruz ondua. Azal leuna, marfil kolorekoa. Berezko zapore gozoa, usain atsegina. Koipetsua.

Logo IFS

  • 100% bertako ardi eta behi esne gordina.
  • Gutxieneko 60 eguneko ontzea.
  • Pirinioetako pago egurrarekin keztatua, nahi izanez gero.
  • Azal leuna edo naturalki lizunduna.

Logo IFS

Quesos mezcla

Goxoa, osasuntsua eta esklusiboa

ardi hutsa

ARDI ESNE GORDINEZ EGINDAKO GAZTAREN GATZURAREKIN EGINDAKO GAZTANBEHERA

Gaztanbehera urte guztian zehar egiten dugu. Horretarako gure Euskal Herriko ardi esne gordinez egindako gaztaren gatzura ezinobea erabiltzen dugu. Bakarrik edo bestelako elikagaiekin jan daiteke prestaera gozo eta gazietan. Gaztanbehera ez da gazta, esneki bat baizik. Oso erraz asimila daitezkeen proteinak ditu eta horretaz gain, fosforoa, sodioa, kaltzioa eta niazina. Esneak baina lau aldiz proteina gehiago eta asimilatzeko errezagoa du. Gaztak baina askoz gantz gutxiago ditu.

Logo IFS

  • Koipeak kontrolatzen dituztenentzat eta kirolzaleentzat egokia den elikagaia.
  • Digestio arazoak dituzten pertsonentzat ere egokia.

Logo IFS

Produktuak

Hiru gazta moeta egiten ditugu: Idiazabal Jatorrizko Izendapeneko gazta, izendapenik gabeko ardi gazta eta esne nahasizko gazta (behia eta ardiarena). Hiru gazta moeta hauek azal natural edo azal keztatuarekin egiten ditugu eta tamaina desberdinetan saltzen ditugu. Gainera, gatzurarekin gaztanbehera gozo eta osasuntsua egiten dugu.

Oveja Latxa de Navarra

Idiazabal JID

Euskal Herriko latxa ardien esne gordinezko gazta ondua.

GEHIAGO IRAKURRI
Oveja de Navara

Ardia

Euskal Herriko ardien esne gordinezko gazta ondua.

GEHIAGO IRAKURRI
Mezcla de oveja y vaca

Ardi eta behi esne nahasketa

Euskal Herriko behi eta ardi esne gordinezko gazta ondua.

GEHIAGO IRAKURRI
Requesón de oveja

Gaztanbehera

Ardi esne gordinez egindako gaztaren gatzurarekin egindako gaztanbehera.

GEHIAGO IRAKURRI

Harremane-
tarako

31869 Udabe-Beramendi
Basaburuako bailara
(NAFARROA)
Telefonoa: 948 50 31 69
Fax: 948 50 33 27
gaztandegi@dorrea.es

Quesos Dorrea
* Campos obligatorios